XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URTARRILLA 4.

Tito deuna Gotzaña (94).

Tito deuna guraso ziñesgeen semea, Paul deunak Yosu-Kisto'ganatu eban, eta bere ikasle maiteenetariko ta bere lankide izan zan.

Paul deunak eutson maitetasuna idazki askotan agertzen dau.

Bere anai maite, lankide zintzo ta gogozaletasun garrtsudun gizon lez aurkezten dausku.

51'garren urtean Paul'eri Yerosolym'era lagundu eutson; beldu edo apostoluak bertan egin eben batzarrean izan zan; eta Yosu-Kisto'ren 56'garren urtean bertako auzi ta kistarren artean sorrtu ziran asarreak zuzentzeko Korinto'ra bialdu eban.

Bere lanak arnari ederak emon ebazan.

Asarreak amaitu, auziak erabagi, errudunak damutea lortu eban eta bertako kistarr txarr bateri ezarri zigorra parkatzeko Paul deunaganako bitarrtekotzat autu eben.

Gero Kreta'ko gotzain autu eban eta arazo goitarr onetan bere indarr eta alegin gustiekaz, Kisto'ganako maitasuna zabaltzen alegindu zan.